2017(e)ko azaroa 19

Irabazle, Gabiriako Errezil Sagarra! Mila esker denoi!

#errezila19 Bukatu da aurtengo errezil sagar feria. Eta bukaerakin, balorazioa egiteko ordua. Gabino Murua Erbie elkarteko antolatzaile nagusiak ondoko balorazioa egin digu. Mila esker, Gabiriara etorri zareten guztioi, gaurko eguna egiten lagundu duzuen denori; Esan ohi dugun moduan, irabazle, Gabiriako Errezil Sagarra!


#errezila19 Gaurko eguna iruditan



2017(e)ko azaroa 16

Ramon Aseginolaza epaimahaikide


Nork ez du ezagutzen Ramon? sagar ekoizle famaturik izan badu Goierrik hori Ramon Aseginolaza da. Zenbait bidai egin ote ditu Ordiziako azkoatara eta ez bera bakarrik "eskerrak emazteak laguntzen didan" esaten du beti. Hasiera hasieratik izan dugu laguntzaile Gabirian egiten den Errezil Sagar Lehiaketan: bere aholkuak jarraitu izan ditugu, ikastaroak ere eman izan dizkigu eta errezil sagarra nola mimatu erakutsi digu. Aurtengo lehiaketako epaimahaikde izango dugu. Berriz ere eskerrak Ramon!

Eguraldi aurrikuspena iganderako

#errezila19 Andoni Aizpuruk igandean zein eguraldi egingo duenaren aurrerapena egin digu. Berri onak dittugu!

2017(e)ko azaroa 15

Goierri beheko ezti lehiaketa gurean

Argazkia Goierriko Hitza

Sagar lehiaketarik batera ohikoa da Goierri beheko ezti lehiaketa Gabirian egitea. Honek ere bere protagonismoa izango du aurtengo jardunean. Goierri beheko ezti ekoizleak bertan izango ditugu eta beraien hartean hiru onenak aukeratuko ditu epaimahaiak. Lehiaketaz gain panel informatiboak izango dira eta galderei erantzuteko arduradunak ere bai. Eskolako eraikineko dantzalekuan egingo da hori.